Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendialde (250 agerraldi, 40 liburu eta 74 artikulutan; orobat mendi alde 97 agerraldi, 40 liburu eta 29 artikulutan; Hiztegi Batuan mendialde agertzen da) 1 iz

Iritsi zen Laban Jakobengana; honek mendialde batean jarria zuen oihal-etxola. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 88. orr.

Zoazte Negeb-etik barrena, mendialdera iritsi arte. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 203. orr.

Gero, liburu bat hartu eta ibilalditxo bat egitera atera da mendi aldera, txakurrarekin. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 28. orr.

Egunsentian mendialdera jotzen du eta ibilaldi luze bat egitera abiatzen da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 232. orr.

Mendialdetik mendebalderantz jarraituz, Bet-Aben basamortura heltzen zen. Elizen arteko biblia   Jos 18,12

Lagun iezaguzu, gure kontra elkartuak baitira mendialdeko errege amortarrak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 28. orr.

Gau hartan bertan, Donner mendialdea iragan zuten San Franciscora bidean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 87. orr.

Jelkaldi honetan aipatzen diren artzainak Aralar mendialdekoak direla. Berria - Kultura   2004-07-27

Nafarroako mendialde honetarako 1742an atera zuen ediktu batek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 179. orr.

Ivreako mendialdean jaioa zen, lur eder elkor horretan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 64. orr.

Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon. Herria   2001-02-08

Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 161. orr.

Biarnoko mendialde hortan, bere umearekin zabilan hartz bat, eskualde hotako motatik oraino bizi zen azken emea omen, ihiztari batek hil baitu... Herria   2004-11-11

Askotan esan izan da baserriak markatu duela euskaldunaren izaera (edo mendi aldeko euskaldunaren psikologia bederen). Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 128. orr.

Hartzak sartzeko planarekin batera, mendialdeko ekonomia bultzatzeko neurriak onartu ziren. Berria - Harian   2005-04-10

Ondarrola Kaixtulenean sortua duela 80 urte, bizia eraman du laborantxan, ez baita lan erretxa mendi alde hotan. Herria   2004-07-22

Mendialde guztia ibili dut goitik behera don Bartolomé San Juan ezkutatzen den txokoaren bila. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 114. orr.

Denetara, bi mila grabazio baino gehiago daude sailkatuta, mendialde osokoak. Berria - Kultura   2004-05-15

2 (M larriz) nafarroako mendialdea; Arabako mendialdea.

Lainoa eta euria Mendialdean eta ateri Iruñerrian eta Erriberan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 75. orr.

Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon. Herria   2001-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus