Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sheriff (31 agerraldi, 6 liburu eta 5 artikulutan; orobat sherif 14 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz Estatu Batuetako konderri batean, justiziaren ordezkaria, ordena atxikitzeko eta legea betearazteko eginkizunak dituena.

Sheriffak erabakita zeukanean harengana hurreratzea eta nola edo hala lotzea haren esku busti gorriak, buelta emanarazi zion atzeko itzal batek. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 210. orr.

-Ez dut ezer eransteko sheriffari esan nionari! Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 94. orr.

Beren izenak eman zizkion sheriffari. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 93. orr.

Humboldt Countyko sherifaren laguntzailea. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 105. orr.

Ingalaterrako erregeak sir William Phips titulua eman zion eta Bostongo High Sheriff izendatu. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 136. orr.

Ameriketako indigenekin hezitako Mike Blueberry sheriffa da filmaren pertsonaia nagusia. Berria - Kultura   2004-06-12

Gaizka, gure atariko lehenengo pisuan bizi dena eta lagun artean (errealitatetik askorik urrundu gabe) "Sheriffa" deitzen duguna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 306. orr.

3 irud/hed

Azkuna, city-ko sheriff-ak eman du abisua: identifikazioa eta miaketa. Berria - Ekonomia   2006-01-17

«Bushen atzerri politika arriskutsua da, eta ez du Amerika seguruago egin», esan du The Boss-ek, Etxe Zuriko sheriff-a kritikatzeko. Berria - Mundua   2004-09-26

· Kerry hitzez, Bush ekintzez, sheriff jokatzen ari dira biak, untxi desberdinak jomugan izanik ere. Berria - Mundua   2004-10-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus