Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendibide (15 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; orobat mendi(-)bide 25 agerraldi, 13 liburu eta 9 artikulutan) iz mendiko bidea; mendiko errepidea.

Errepidea utzi eta mendibide berdeetan barrena abiatu nintzen. eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela. Aitor Arana   «Onan» - 97. orr.

Mendi bidea adierazten baitu GRak. Berria - Kultura   2004-07-06

Dena ongi jaso ondoren, beraz, mendibidean behera abiatu ginen. Aitor Arana   «Onan» - 60. orr.

Senar-emazteak hil ziren atzo Elexabeitian, beren noranahiko ibilgailua Bikotzgane eta Pagomakurre gainak lotzen dituen mendi bide batetik atera eta mendi magaletik erori ostean. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Autoak zabu-zabuka zebiltzan bidean, euritan, harrien gainean jauzika balebiltza bezala, mendibideetan gehiegizko abiaduran zihoazela. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 72. orr.

Mendibide horiek ingurumena funditzen dutela eta ez direla batere beharrezkoak. Herria   2005-10-13

Egia zen motel aitzinatzen genituela kamioiak Markinatik Ondarroako mendi bidean. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 13. orr.

Ortziraletik iganderat, "Rallye des Cimes" mendi bidetako lehiaketa Ligitik abiatuz. Herria   2004-09-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus