Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sherpa 1 iz Himalaiako mendietan bizi den mongoliar herri bateko kidea.

Mera Peak mendia (6600 m.) igan du hango lagun batzuekin, sherpa batek gidaturik. Herria   2004-02-05

Sherpak altuerara ohituta omen daude, dagoeneko, eta azkar-azkar igo omen daitezke hilotza dagoen lekuraino. Berria - Kirola   2004-10-22

Everest mendi kaskorat heldu zen lehen aldikotz euskaldun bat, Martin Zabaleta, Pasang Temba sherparekin, 1980eko maiatzaren 14ean. Herria   2005-05-19

Ximiko bat bihotzean ukanen dute haatik, duela bi urteko lasterkaldiaren irabazlea, Sumba Sherpa nepaldarra, berrikitan zendua baita goi mendi horietan. Herria   2005-04-07

Hilotzaren bila joan daitekeen sherpa talde bat bilatzen saiatuko dira. Berria - Kirola   2004-10-20

Lope eta ni abiatu ginen lehenengo, gailurrera igotzeko dauden aukerak aztertzera bidaltzen dituzten sherpen gisa. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 79. orr.

Hemendik joan diren mendizaleen ondoan, hango sherpa jendeak kanpaina hauek nola bizi dituen agertzen da. Pako Aristi   «Note book» - 30. orr.

2 (izenondo gisa)

Herri sherparen errespetua merezi duen mendirik badago, hori Ama Dablam da. Berria - Kirola   2004-04-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus