Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

shopping 1 iz dendetan erosten ibilitzea.

Eta ukanen dugu shopping egiteko astia? -edertasuna lore fresko zeukan neskatxak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 256. orr.

Kontua, baina, ez da AEBetako lehendakaritzarako bi hautagaiek shopping-a edo barbakoak maite dituzten edo ez, biek, azaleko diferentziak alde batera utzita, antzeko politika ordezkatzen dutela baizik. Berria - Mundua   2004-08-01

Kontsumo ekologikoaren utopia da nagusi: produktu biologikoen eta ekologikoen shopping ekologikoa, nolabaiteko hedonismo ekologikoa, eta produkzio bide ekologikoen neofordismo ekologikoa, ekoprodukzioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 318. orr.

Jatetxetik ateratu ziren 'shopping' guneetara joateko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 139. orr.

2 shopping center merkataritza-gune batean bilduriko denden multzoa.

Ikara ematen didate Rioko auzo berri horiek, separatistek arrazoi dute, kaka zahar hura blokeatu beharko lukete eta hango jendea bakean utzi beren shopping-centers modernoetatik atera gabe, izugarria da. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 170. orr.

3 asilium-shopping

Errefuxiatuei giza babes osoa bermatuko zaie baina asilium-shopping delakoa, hau da, errefuxiatuak direla dioten etorkin ekonomikoen arazoa eragotzi beharra dago. Berria - Mundua   2004-10-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus