Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pineal 1 izond guruinez mintzatuz, garun hemisferioen eta garuntxoaren artean dagoena, pinaburu baten eitea duena.

Uste baitu Izpiritua edo Pentsamendua garunaren parte jakin bati, hots, pineala deitu guruintxoari datxekiola bereziki. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 531. orr.

Pentsatzen du oraino, gure biziaren hastapenetik Naturak lotu baldin badio ere gure pentsamendu berezi bakoitza guruintxo pinealaren mugimendu berezi bakoitzari. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 531. orr.

Nahi nuke ere jakin zenbat gradutako mugimendua emaiten ahal dion Izpirituak guruintxo pinealari eta zer indarrekin atxik dezakeen hura dilindan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 533. orr.

2 irud/hed

Filosofoak, beraz, atzeman ditzake bertan, bere begi pinealaren argitasunaz, kontzientzia profano baten itxura iheskor eta margulak, hantustearen lepo luzeaz eta ezjakintasunaren txirikorda kapeltiarraz erasana baita kontzientzia hori. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus