Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahitaez (965 agerraldi, 140 liburu eta 196 artikulutan; orobat nahitez g.er.; Hiztegi Batuan nahitaez agertzen da) 1 adlag nahi bada eta nahi ez bada; inoren nahimenetik at, halabeharrez, ezinbestean, nora ezean. ik nahi 29; baitezpada; derrigor.

Nahi izanez gero, segidan irakur ditzake denak, bistan da, bata bestearen ondoan eta dauden ordenan berean; baina ez du nahitaez horrela egin behar. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 10. orr.

Bi baldintza bete behar dira nahitaez ilusioa gerta dadin: [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 94. orr.

Baldin eta ebakitzen badu, bitan zatitzen du nahitaez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 39. orr.

Horrenbestez, perpaus analitikoak egiazkoak dira nahitaez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 131. orr.

Ez dugu eredu hori nonahi eta noiznahi nahitaez erabili behar. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 50. orr.

Bada nahitaez egin beharreko galdera bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 183. orr.

Bukatu zen arratsaldeko saioa jostundegian eta neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera, ilundu aurretik nahitaez egin beharreko lan batera bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 330. orr.

Hiru gauza dira nahitaez saihestu behar ditugunak, berrikuntza hori lortu nahi badugu. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 101. orr.

Zentzu horrek jainkozkoa behar du izan nahitaez (Jainkoak baizik ezin eman diezaioke zentzurik errealitateari), eta, horrenbestez, ezkutukoa behar du izan nahitaez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 188. orr.

Horrek argi eta garbi erakusten du badela, nahitaez, irudia hautemateko, pertzibitzeko denbora-bitarte bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 154. orr.

Horrek, nahitaez, franko harritu ninduen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 53. orr.

Jainkoa ez dago kosmosari berak ezarritako eta nahitaez onartu beharrekoak ez diren legeen mende. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 17. orr.

Neure gorputzaren ikuspuntua hartzen nuen, nahitaez. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 132. orr.

2 nahitaezko izlag

Nahitaezko gaia zen urte hartako Akordeoi Lehiaketan, eta bere aitak behin eta berriro joarazten zion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 9. orr.

Beraz, hautazkoa den Thau gara dezakegu, eta ez nahitaezko Tnah formaldatzea honelako adibideak jorratzeko. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 165. orr.

Etxeko eulia, alegia, eta halaxe izan da ia betidanik, eulia gizakiaren nahitaezko bizilaguna izan baita. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 182. orr.

Horrela bizi izan ditugu autobiografiaren eta hilketaren arteko harremanak, ez munduan zehar aske dabilen Gaizto izugarri ulertezina bezala, krimenean geure nahitaezko parte-hartze gisa baizik, Abrahanen antzera. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 43. orr.

Guztiek -dio berak- onartzen dute munduaren existentzia posible besterik ez dela, nahitaezko existentzia balu, hura Jainkoa litzatekeelako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 224. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 150. orr.

Lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea, senar-emazte pozgabeak loturik edo ezkon barruko ezkongetza nahitaezkoan iraunarazteko. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 67. orr.

Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 54. orr.

Inbertsioen errentagarritasunak, izan ere, nahitaezkoa zuen faktore horiek beti eskura izatea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 20. orr.

3 (mugagabean aditz bati dagokiola)

Hogeita batgarren mendean gaude, eta nahitaezko gertatzen da galdera: zer dagokio gaur egun abertzaletasun heroikoari? Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 26. orr.

Baina hemen ere nahitaezko suertatuko dira "pagaburuak". Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 77. orr.

Aurkakotasunak eta kontraesanak ez dute antagonismoa nahitaezko egiten. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 90. orr.

Soldaduskara joatea nahitaezko zenean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 48. orr.

Nahitaezko baita zerbaitek aldagaitz irautea, gauza guztiak ezerez hutsera etor ez daitezen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 139. orr.

Higienea eta ordena nahitaezko ditu inguruan, gero buruan ere oreka izateko. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 14. orr.

Bide bazterrean galdu ditu marxismo arruntak nahitaezko zituen hainbat ñabardura, hala nola pentsalari handiaren obra bere testuinguruan aztertzeari buruzkoak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 48. orr.

Nazio guztiek ez dutela Estatu bat nahitaezko. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 60. orr.

4 ez-nahitaezko izond

Inguruneak aukera ematen dion guzti-guztietan gertatzen ez den ordezkatzeaz esaten da hautazko edo ez-nahitaezko dela. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 94. orr.

Ordezkatze bat ez-nahitaezko dela esatea edo hautazko dela esatea gauza bera da. Erantzun absoluturik ez dut uste dagoenik, eta ez dut uste behar dugunik, h[au] d[a], arazoa irakaskuntzan ez nahitaezko eta ez osoki tabu bihurtzea daukagu. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behar da nahitaez (5); behar du nahitaez (9); behar dute nahitaez (5); behar zuen nahitaez (16); egiten du nahitaez (4)

nahitaez aipatu (4); nahitaez aipatu behar (3); nahitaez atera (3); nahitaez atera behar (3); nahitaez azaldu (3); nahitaez behar (11); nahitaez behar zuen (3); nahitaez bete (7); nahitaez egin (9); nahitaez egin behar (3); nahitaez egin beharreko (3); nahitaez eman (3); nahitaez eman behar (3); nahitaez erabili (3); nahitaez eragina (3); nahitaez eraman (4); nahitaez eraman behar (3); nahitaez esan (3); nahitaez existitzen (6); nahitaez gertatu (3); nahitaez gertatzen (4); nahitaez hobetu (4); nahitaez hobetu beharko (3); nahitaez irabazi (38); nahitaez irabazi behar (32); nahitaez irabazi beharko (4); nahitaez izan (6); nahitaez izan behar (4); nahitaez joan (8); nahitaez kontuan (4); nahitaez kontuan hartu (3); nahitaez lortu (3); nahitaez ona (5); nahitaez onartu (6); nahitaez segitzen da (5); nahitaez txarra (3); pairatzen du nahitaez (3)

nahitaezko baldintza (7); nahitaezko da (4); nahitaezko formaldatzeak (4); nahitaezko iritzi zion (3); nahitaezko oinarri (3); nahitaezko ondorioa (3)

egitea nahitaezkoa (6); egitea nahitaezkoa dela (3); ez da nahitaezkoa (8); hartzea nahitaezkoa (3); izateko nahitaezkoa (3); lortzea nahitaezkoa (4); nahitaezkoa da (61); nahitaezkoa du (4); nahitaezkoa dute (3); nahitaezkoa iritzi (19); nahitaezkoa iritzi zion (11); nahitaezkoa izan (3); nahitaezkoa izango (13)

nahitaezkoak dira (5)

nahitaezkotzat jo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus