Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ping-pong 1 iz tenisaren antzeko jokoa, mahai batean jokatzen dena. ik mahai 14a.

Sabeth ping-pongean ari zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 105. orr.

Margot bere adiskide Treesen etxera joana da, mutil batzuekin ping-pongean jolas egitera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 21. orr.

Arratsalde horretan ping-pongean eman zidan jipoiaren ondoren, zer espero nezakeen bada besterik? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 224. orr.

Lehen egun hartako arratsean bertan, nik ilunabarra filmatu ondoren, aritu ginen ping-pong-ean, gure lehen eta azken partidan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 107. orr.

Asmotan, hantxe zeuden, mahai berdearen gainean utziak, ping-pongeko bi paletak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 195. orr.

Segur aski ping-pong jokoak urte eta erdi iraunen du. Berria - Ekonomia   2006-01-14

Ping-pong partida batera gonbidatu nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 121. orr.

Larunbat aratsaldean, haurren arteko futbola (La Floride kirolzelaian), ping-pong lehiaketa (Paul Bert gelan) eta gimnastika merkatu plazan. Herria   2003-05-15

Ping-pong mahai bat, harrera gelan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 77. orr.

Joan-etorrietan, sarri gelditu nintzen ping-pong mahaiaren inguruan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 106. orr.

Bere ping-pong lagunarekin besotik helduta zihoala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ping pong partida (4); ping pongean (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus