Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oskigile (orobat oskile g.er.) iz zapatagilea.

Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila, Maitia delako oskigilea buru zutela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 168. orr.

Oskigilea gizon sinplea zen, Birjinaren zalea, [...] eta sinetsita zegoena debozio horrek eskubidea ematen ziola larru txarra erabiltzeko bere oinetakogintzan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 82. orr.

Salerosketa asko espaloietan egiten dira, eta bizarginek, oskileek, aterki-konpontzaileek pasieran zoazela beren zerbitzuak zuzen-zuzen eskaintzen dizkizute. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 27. orr.

Ceccok ogi eskale jardun zuen, bere aitaren gogorkeriaren testigantza eman, eta azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus