Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

siesta 1 iz bazkalondoko loaldia. ik biao.

Siesta ere ondo etorriko zitzaion. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 83. orr.

Siesta ostean, galtzak janzten ari nintzela, zerbait arraroa sumatu nuen patriketako batean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 90. orr.

Bazkal tenoreko etxeratua zen; siesta bota eta etxaldeko lanei lotu zitzaien. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 59. orr.

Behin, goian inor ez zela, igo eta, sofan siesta ederra bota nian. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 32. orr.

Siesta labur baten ondoren, erabaki bat hartzera altxatu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 171. orr.

Ekaitzak ez zuen ordu erdi ere iraun; juxtu, siestako denbora. Berria - Kultura   2004-08-15

Ea egun batekoagatik siestarik gabe ez den geratuko. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 141. orr.

Laurak hogei gutxi, mundu guztia siestan. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 36. orr.

2 irud/hed

Gosaldu-ondoko eta bazkalondoko siestak. Berria - Gaiak   2004-12-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Siesta ordu horiek astunak, izugarriak iruditzen zitzaizkion Hurtadori. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 217. orr.

Teilatupean habia egindako txoriek siesta garaiari zegokion bakea hautsiz barreiatutako txioak. Josu Landa   «Odolbildua» - 121. orr.

4 siesta egin

Partida bukaturik ostatura itzuli ziren berriro, siesta egitera. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 197. orr.

Bikiak umore onean, siesta eginda, kabroi haiek. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 37. orr.

Osaba Vernonek berehala jo zuen beira hatz-koskoekin, baina sugeak siesta egiten segitu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 30. orr.

Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera. Berria - Harian   2005-10-28

Siesta luzeegia egina banengo bezalako astuntasunarekin altxa naiz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 171. orr.

Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera. Berria - Harian   2005-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

siesta ederra (3); siesta egin (3); siesta egiteko (8); siesta egiten (17); siesta egitera (3); siesta labur (3)

siestatik jaiki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus