Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menditsu 1 izond lurraldeez mintzatuz, mendi asko dagoena.

Nafarroakoa zela, lurralde basati eta menditsukoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 167. orr.

Yusteko monasteriora erretiratu zen, Isabel ibilitako lurralde menditsuetatik ez oso urruti. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 233. orr.

Lurralde hark mendialdea, Xefela lautada, Araba harana, alderdi menditsuak eta Negev basamortua hartzen zituen. Elizen arteko biblia   Jos 12,7-8

Llurraldeko alderdi menditsura igoarazi zuen eta hura hartu zuten ondorengoek herentzian. Elizen arteko biblia   Si 46,9

Toki menditsua eta karst asko dituena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 20. orr.

Darfour deitu eskualde menditsuan. Herria   2005-06-16

Yemengo iparraldeko eremu menditsu batean. Berria - Mundua   2004-07-06

Lur azal menditsu eta koskaduna baita ekaitzak gehien estimatzen duena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 239. orr.

Bi urte lehenago, taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 40. orr.

Denver atzealdean utzi, eta Mendebalde menditsuan barneratzen hasi garenean, Aspen inguruan ekaitza lehertu da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 126. orr.

Orografia menditsua delako. Berria - Kirola   2006-03-03

Vueltako etapa menditsu denak bigarren astean daude. Berria - Kirola   2004-12-16

2 irud/hed

Soineko zuria zeraman jantzia, bular gainetan estu itxia, bular menditsuak nabarmenaraziz, besaburu esne-kolorekoak agerian utziz, Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eremu menditsu (4); eremu menditsu batean (3); eskualde menditsu (3); etapa menditsu (5); lurralde menditsu (6)

eskualde menditsuan (3); etapa menditsuan (5); lehen etapa menditsuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus