Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pinpirinkeria iz egite pinpirin gaitzesgarria.

Horrela, bada, lotsa bertute bat izan beharrean, hondamenaren lehen emaitzetariko bat izan da, emakumeen pinpirinkeriaren lehen baliabidetariko bat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 238. orr.

Arianek lotsarik eta pinpirinkeriarik gabe jarraitu zuen klasea, arbelean galdera nagusia idatzita: [...]. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 133. orr.

Sanchezen alabak moja joan nahi zuen; idazkariarenak pinpirinkeria bat zinez pozoigarria zuen; pianoa jotzen zuen, oso gaizki, Blanco y Negrotik laminatxoak kalkatzen zituen eta gero pintatu egiten zituen, eta ideia barregarriak eta faltsuak zituen gauza guztiez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus