Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osoki2 iz zer osoa.

Eta objektuak aldi berean existituz elkarlotuta errepresentatu behar diren heinean, hauek beren kokapena denboran elkar determinatu, eta horrela, osoki bat eratu behar dute. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 115. orr.

Orduan, agerpen ororen osoki absolutua ideia soila dela esan ahal izango litzateke, izan ere, halako osokia inoiz marraztu ezin dugunez gero, bada, honek konponketarik gabeko arazoa dirau. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 148. orr.

Objektu hauen osoki absolutua inferitzen dugu arrazoimenaren bidez determinatutako batasun absolutu gisa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 7. orr.

Izan ere, osoki hau emana baita arrazoimenak bere alde praktikoan duen azken asmoaren bitartez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 29. orr.

Osoki artikulatu (organizatu) orotan zati bakoitza berriro artikulatua dela eta honela zatien analisi amaigabearen bitartez beti zati artifizial berriak aurkitzen direla onartzea, hitz batean, osokia amaigaberaino artikulatua dela onartzea, ezin da pentsatu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 198. orr.

Oinarri honekin, arimaren pertsonatasuna inoiz ere ez litzateke inferitutzat hartu beharko, baizik denboran osoki identikoa den autokontzientziaren esakunetzat, eta arrazoi honegatik balio du a priori. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osoki absolutu (4); osoki absolutua (4); osoki bat egiten (3); osoki batean (4); osoki baten (5): osoki gisa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus