Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahitara (95 agerraldi, 29 liburu eta 26 artikulutan; orobat nahitarat g.er.) 1 adlag nahi izanik, berariaz. ik nahita.

Nahitara eta bere borondatez hautatu zuen bide hura. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 323. orr.

Alferrik da galdetzea larru-apaintzaileen alabak larrua bortxaz ala nahitara eman zion. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 30. orr.

Presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 31. orr.

Nahitara ezer galdegin ez (batetik, ahalik eta axolagabeen agertu nahi nuen beraren aurrean; eta, bestetik, amorante hitza aipatzeko aukerarik ttikienak kirioak airean jartzen zizkidan), eta gelara jo nuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 20. orr.

Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 74. orr.

Nahitara mintzagaiez aldatu nintzen eta aitamei begiratuz: [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 141. orr.

Iduri zuen gidariak nahitara egiten zuela zilo guzietatik pasatzea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 79. orr.

-Egia da gezurra esan nuela, baina ez nahitara, jende askoren konfiantza ez zapuztearren baizik. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 160. orr.

Itsuak gara, itsuak, nahitara... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 164. orr.

2 (-en atzizkiaz) nahiaren arabera. ik nahi 8.

Ene nahitara bizitzeko eskubidea daukat. Itxaro Borda   «Hiruko» - 15. orr.

Gobernutik jalgi da, bere kargua bere nahitarat utziz. Herria   2004-01-29

Frango badira, beren nahitarat edo ezinbestean, lanez edo tokiz kanbiatzen direnak, hoietarik asko bai lanez eta bai tokiz... Herria   2002-10-10

Ez beren nahitara, bainan bertzek hortaraturik. Herria   2004-07-01

Aholkulariaren eskubidea aholkua hartzen duenaren nahitara desagertzen da; legegilearen eskubidea ez da desagertzen legearen subjektuaren nahitara. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 187. orr.

-Gure ordenantzen ariora, enpresak bere nahitara erabakitzeko ahalmena dik enplegatu bakoitzaren oporren erdiez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 288. orr.

Erran dut bekatua eta ez, beste batzuk bezala, hutsa [...], zeren san Tomasen arabera, oraingo bekatua, bekatu pertsonala baita, egile bakoitzaren nahitara egina. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 93. orr.

Are gehiago, Estatua deuseztatu egiten da eta nork bere nahitara babesteko eskubidea berreskuratzen du. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 183. orr.

Zuk bakarrik profita dezakezula noiznahi eta zure nahitara. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere nahitara (9); beren nahitara (3); nahitara egin (6); nahitara egina (3); nahitara egiten (4)

bere nahitarat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus