Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saka1
1 (adizlagun balioko esapideetan)

Bat-batean, argazkilari bat azaldu zen, Topaketa antolatzen zuen Ttipi-Ttapa-koa, bere kameraren botoiari tira eta saka. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 13. orr.

Ahotik biraoka, eskuak eta belaunak higatu beharrean eman nituen ate itxi berriari bulka eta saka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 373. orr.

Petrusen gonbidatuak inguruan biltzen ari dira, bultza eta saka, eta iruzkinak egiten dituzte ahots goraz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 174. orr.

Saka eta maka sartu ziren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 195. orr.

Errezitaldia ozpinduta amaitu zen, polizia saka eta maka sartu zelarik denok atxilotzera. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 132. orr.

2 saka ahala

Zubi baten gainean pasatzen ari zelarik treina gertatu da hori, jendea bazelarik saka ahala metatua treinaren teilatu gaineraino. Herria   2005-12-08

3 saka egin sakatu. ik sakatu1.

Oinekin saka eginez, gibelat abiarazi nuen hainbertze ordutan berotutako aulkia, nabarmen nahi nuen mugimenduan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

Gero neskari eskuak lepoan ipini zizkion, eta saka egin zion, emeki, alborantz. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 201. orr.

Paparra askatu nion, eta berak alborantz saka egin zidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 263. orr.

4 saka eta maka adlag saka eta saka.

Saka eta maka sartu ziren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 195. orr.

Errezitaldia ozpinduta amaitu zen, polizia saka eta maka sartu zelarik denok atxilotzera. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 132. orr.

5 saka eta saka adlag sakatuz eta sakatuz.

Kalkulagailuko teklak saka eta saka ari nintzen eta gero eta zentzugabeagoak ziren emaitzak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 73. orr.

Ibiliko zen saka eta saka, zertan ari zen arrastorik gabe! Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 57. orr.

Teklatu batean bost minutuan saka eta saka ibili behar nuenean, patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 66. orr.

6 saka-saka adlag

Ez dira guti jostatu beste biak: Xalak gibeleko paret hura miatuz saka-saka eta Fernandok berriz denen ekartzeko lan hura betez huts bat ere gabe. Herria   2003-07-17

7 (izen gisa)

Gizona saka-saka lanetan zebilkidala, esku batez aldakatik heltzen zidan eta besteaz nire titien bila hasi zen, hau da, izebaren titien bila. Aitor Arana   «Onan» - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus