Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmagabe (orobat xarma gabe) izond xarmarik ez duena.

Emakume bat bizitzako loraldian, erakargarria, mardultasuna eta jantzi xarmagabeak gorabehera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 102. orr.

Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean, Hamburg kanpoaldeko herrixka batean, ilehori xarmagabe betaurrekodun baten itxurapean ezkutaturik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Bihar bazterrak hobeto ezagutzen ahaleginduko naiz, azal xarmagabearen azpian merezi duen zerbait aurkitzeko esperantzaz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 143. orr.

Aurpegia zurbil, betzuloak sakon, bluxa urdin hura exkax, orrazkera bera xarmagabe. Txillardegi   «Labartzari agur» - 14. orr.

Ez, traje zabalarekiko gizontxoak behar du guztiaren atzean, gizontxoak eta Pauline lehengusinak, xarmagabe hark, etxekoandreak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus