Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintarratu, pintarra, pintarratzen 1 du ad tanto edo orbanez bete. ik tantotu; nabartu.

Arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 173. orr.

Tafetaz pintarraturiko gona, jaka-gona multzo beixa eta damaskoz eginiko gona luzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 70. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) pintoa. ik nabar.

Erbi gorri handiak, eper pintarratuak, ur hegazti kolore brontze-grisekoak, Errusiako larreoiloak, [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

Gona luze pintarratuak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 41. orr.

Neguan, faisaien purpuran ere etzaten ziren, bai eta hegatxabalen errauts grisean, eta eper, galeper eta birigarroen zeta pintarratuan ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 249. orr.

Txakur gaztea ero baten moduan dabil tximeleta pintarratu baten atzetik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus