Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ospakizun [892 agerraldi, 115 liburu eta 414 artikulutan] 1 iz ospatzea; zerbait ospatzeko antolatzen den ekitaldia edo jaia. ik ospaketa; ospakuntza.

Elizkizunak, ospakizunak, mendeurrenak, jokoak, jaiak, [...]. Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Danborrada, jai eta ospakizun bezala, XIX. mendearen erditik aurrera sendotu bazen ere, [...]. Askoren artean   «Rataplan» - 41. orr.

Uzkudunen ospakizun horretara etorriko diren kaballeru batzuk kriminalak izango dituk. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 211. orr.

Jokoen ospakizun horietan hiritarrak beren emazte eta umeekin denbora luzean egoten dira leku berean eserita. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2230. orr.

Ministroak, bertzalde, baimena zuen, igandean, gazteluko kaperan egiteko afariaren ospakizuna. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 246. orr.

Aste sainduko ospakizunak: erritoak eta sinboloak. Herria   2003-04-17

Hamar eguneko ospakizunak prestatu zituzten haren omenez. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 74. orr.

Zoazte atseden hartzera; arratsean ospakizuna dugu. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 80. orr.

Amaitu dira jaiak, amaitu ospakizunak eta ikuskizun miragarriak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 43. orr.

Urteurrenaren kariaz, ospakizun ugari antolatu dira azken egunotan heroiaren izena duten plaza eta hiribide nagusietan. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 26. orr.

Ospakizun haiek alderantzizko eragina zuten nigan: nahigabea eta malenkonia nagusitzen zitzaizkidan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 179. orr.

Hor finkatu baitzen ospakizun guztien egutegia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 222. orr.

Ubanbe aurkeztu beharra zegoela munduaren aurrean, eta ospakizun bat egingo zutela kazetarientzat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 346. orr.

Ez nuen ospakizunetan parte hartzeko asmorik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 171. orr.

Baina ez nago ospakizunetarako. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Ospakizun on baterako ez zegok Vega Sicilia bezalakorik. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 68. orr.

Ospakizun nagusietan ez bestetan eraman ohi zuen aginte-ezpata ospetsua lotu zian gerrikotik. Txillardegi   «Putzu» - 107. orr.

Oroitarriari estalkia kendu eta inauguratu behar zuten goizean, ospakizun berezi bat egin zen Bigarren Hezkuntzako Nesken Mendebaldeko Ikastetxea-edo zeritzon leku batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 175. orr.

Urtero legez ospakizun xumea egin zitzaion atzo, eguraldia lagun. Berria - Ekonomia   2004-06-19

-Gauean gertatu zen onena, ospakizun luze bezain xarmagarriaren amaiera aldera. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 79. orr.

Ez du ospakizun handirik egingo bi ardirekin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 164. orr.

Ospakizun handirako prestatua dagoen lekura iristean, kardinal, gotzain eta abadeen multzo goresgarria Aita santuaren inguruan kokatzen da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 263. orr.

Ospakizun santua amaitu zenean, andrea etxera itzuli zen, barrena pozik eta begiak argitan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 862. orr.

Hasiera batean ospakizun anfetaminiko-kokainomanoa izango zela erabaki genuen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldirako gonbidapena zen, ospakizun egitarauarekin batera. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 156. orr.

Bilkura berezi bat egin da jakin-arazteko nolako ospakizun-saila akulatuko den ondoko egunetan. Herria   2003-01-21

Gaur ospakizun eguna dugu, ez sesiorakoa! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 222. orr.

Urteurrenen ospakizun ekitaldietan, hots, okasio berezietan. Berria - Harian   2006-01-28

Ospakizun otorduaren osteko zurrunaldi berbatsuan zeuden laurak, normalean baino kalaka animatuagoan. Komunista izaten segitzen dinat nolabait, eta oraindik ere ospakizun lege loriatsuenak gordeak zauzkanat beharginek boterea hartuko duten egunerako. Josu Landa   «Odolbildua» - 127. orr.

Nahiz eta ez aitortu, ospakizun airea zerion bidaiari. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mintzaldia bukatu zela eta herri-ospakizunak hasita zeudela. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 296. orr.

Emaztearen hileta ospakizuna amaitu zenean, [...]. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 198. orr.

Azaroaren 27 an, Eibarren, Mogelen mendeurren-ospakizuna. Herria   2002-11-21

Gure neskatoak ematen du Windsor Gaztelura doala urtebetetze ospakizunen batera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 164. orr.

Merezi du oroitzapen ospakizun horien kariaz idatzi edo argitaratutako lanak aipatzea: [...]. Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Badakigu urtarrilaren 20ko jaia eta hartan egiten ziren musika ospakizunak Inauteriaren atariko bat baizik ez zirela. Askoren artean   «Rataplan» - 43. orr.

Ohore eta goresmen ospakizun horietan parte hartuko duten guzieri. Herria   2004-06-10

Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: [...]. Elizen arteko biblia   Eg 13,2

Berdin, udaberriko ekinoziotik 40ra, Beltaine, maiatz-leheneko su-festa eta argi-ospakizun handietako haietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 426. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus