Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sikh 1 iz Baba Nanak erreformatzaile hinduak XVI. mendean sorturiko erlijio sektako kidea.

Punjaben kondairan sikhen eragina handia izan da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 50. orr.

Indira Gandhiren bizitza eta heriotza sikhei loturik daude. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 52. orr.

Amritsar hiria da sikhen Erroma saindua. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 188. orr.

Debekaturik daude, beraz, musulmanen hijab-a, judutarren Kippa eta Sikh-en buruzapia ere. Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Sikh gizonezko guztiak, zein adinetako ziren kontuan hartu gabe, makilaz ehoak edo bizirik erreak izan ziren. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 120. orr.

Britainiarrek barbaroen aurkako muga sikh-engandik heredatu zutenetik, 1947a arte. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 149. orr.

Ondoren, sikhen aurkako mendeku kanpaina hasi zen herrialdean. Berria - Mundua   2004-06-13

Munduan estatu asko daudela terrorismoarekin bizitzen ohituak, «Irlandan IRArekin, Espainian euskaldunekin, Indian sikhekin...». Berria - Euskal Herria   2004-02-14

2 (beste izen baten ezkerrean)

Sikh komnunitateko kideei turbanteen ordez sare ikusezinak erabiltzeko gomita egin zien. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Martin Luther (1483-1546) Alemanian protestantismoa predikatzen ari zen garaian, Indiako Iparraldean Baba Nanak (1469-1539) erlijio berria zabaltzen hasi zen, sikh erlijioa. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 188. orr.

Sikh erlijioa Punjaben finkatu zen batez ere. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 188. orr.

Sikh erlijioko Manmohan Singh, 71 urtekoa eta CP Kongresuaren Alderdikoa, Indiako 13. lehen ministro bihurtu zen atzo, Abdul Kalam presidentearen aurrean zin eginda. Berria - Mundua   2004-05-23

Ongi jabetzen ziren, bide beretik, mogolen agindupeko lurralde izandako gehiena ondorengo hindu-estatuen -maratha eta sikh estatuen- harrapakin izango zela, Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 187. orr.

3 izond sekta horri dagokiona.

Eskolara aizto txikiak eramaten utziko diete Kanadan ikasle sikh ortodoxoei. Berria - Gaiak   2006-03-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus