Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ospakuntza [12 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean] 1 iz ospakizuna.

Gernikako ospakuntza ikusteko propio etorriak. Txillardegi   «Putzu» - 260. orr.

Bada, "kiním" direlakoak zorriak dira, Egiptoko hamar izurrietatik hirugarrena, hain zuzen, banaka aipatzen eta kantatzen baitira izurriok juduen Pazkoaren ospakuntzan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 25. orr.

Gau horretan, jakitegian zer geneukan begira hasi zen Oriol, ospakuntzarako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 186. orr.

Beasainen, bere hamaseigarren kapitulua ospatu zuen otsailaren 5ean Odolkiaren kofradiak, asko ospakuntza eginez egun berean. Herria   2001-02-22

2 (hitz elkartuetan)

Pazko-ospakuntza honela eratu zuten: apaizak beren tokietan jarri ziren, bai eta lebitarrak ere beren mailen arabera, erregeak agindu bezala. Elizen arteko biblia   2 Kro 35,10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus