Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meneratu, menera(tu), meneratzen 1 du ad menderatu.

Badu zortzi egun orai amerikar eta irakiar jarriak zirela nolazpait eskuz-esku Faludja inguruetan altxatuak ziren jazarleen meneratzeko. Herria   2004-11-18

Eta horregatik meneratu zituen, hain zuzen ere, Lutherok herritarrak, hauek hura aise menera zezaketenean, guztiek bat egin izan balute oraren aurka. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 420. orr.

Nola meneratuko dut neure urguilua, neure hutsak ordaintzetik ez bada...? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 273. orr.

Gibelean Goñi IIIak Imaz meneratu du eta aintzinean Mikel Goñi Titineri nausitu oronoztarra. Herria   2001-07-26

Egon beharko dute plazako azken bi hauk, garaztarrek meneratu baitituzte trinketean finala laurden hauetan. Herria   2004-12-09

Produktuak hartzen du indarra eta erabiltzaileak bere apetaren arabera meneratzen du. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 407. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Era berean, giza gorputzean, alde batetik, atal meneratzaileak eta, bestetik, atal meneratuak diren bezala- [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 192. orr.

Bihotza daukaten animalia guztiengan, hura erdian aurkitzen da, eta atal meneratu guztiek bera inguratzen dute. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus