Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintura 1 iz margolariaren antzea edo ogibidea; pintatzeko artea, margoen bidezko irudikatzea, gainalde batean egiten dena. ik margolaritza.

Pintura eta eskulturaren prozedura klasikoak. Berria - Kultura   2004-03-17

Uste dut literaturan, pinturan edo beste edozein artetan bezala, detaile batek asko erakus dezakeela, ondo egina bada. Berria - Kultura   2006-02-04

Donati andreak pintura ere ikasten zuen, Casoratiren estudioan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 120. orr.

"Jauna: nire bizitzan ez dago pintura besterik", erantzun nion. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 91. orr.

Irudikapenaren historiak bere baitan hartzen du pintura eta zinema, baina horiek baino urrutirago iristen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 220. orr.

Zinema telebistan ikusten da gaur egun, pintura aspaldi samarretik argazki bidezko erreprodukzioetan ikusten den bezala. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

Arte abstraktuaz geroztiko pinturaren teoria guztiek, zinema "abstraktuaren", "pinturazkoaren" teoria guztiek nabarmendu dute kolorearen adierazgarritasun-eginkizuna. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 262. orr.

Pintura imitaziotik urrunduz joan ahala hasi da konposizioa elementu plastikoen, balioen, koloreen, lerroen eta azaleren antolamendua bere barruan hartzen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 251. orr.

Ikusten ez dena ehizatu nahi omen du pinturan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

XIX. mendeko pintura akademikoan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 198. orr.

Elementu apaingarria, estetizista da pintura tradizionalean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 185. orr.

Pintura alemanari eskainitako saletako batera joan nintzen, Durerok ehun banatan irudikatutako Adan eta Eba ikustera. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 166. orr.

Artearen askatasuna zuen aldarri nagusi formarik gabeko pintura geometrikoak. Berria - Kultura   2004-11-16

Berpizkundean Euklideren geometria balioesten zen bezala, pintura modernoak espazioaren ikusmolde "topologikoago" bat irudikatzeko joera izango du. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 206. orr.

Flandesko pintura manieristak eta Caravaggiorengandik jasotako irakaspenak nahastu zituzten. Berria - Kultura   2006-04-30

Denen artean pintura modernista handia osatzen dutela iruditzen zaio: murala atari zabalean. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 52. orr.

Pintura surrealistari eskaini zizkion bere ahalmen guztiak... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 31. orr.

Domingo Agirreren Garoa eta Flores Kaperotxipiren Aitona zoriontsua ezagutuko ditugu, literatura eta pintura kostunbristaren adierazpiderik behinenak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 148. orr.

Pintura abstraktuaren teknikak. Berria - Kultura   2004-05-11

Musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 232. orr.

Ez baitago kontraesanik irudikapenezko pinturaren bi eskakizun horien artean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 216. orr.

Italiako zinemagintzan 1945etik aurrera zabaldu zen "neorrealismoaren" eta XVII-XVIII. mendeetako holandar pinturaren inoiz aipatu izan den "errealismoaren" artean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Mendebaldeko pinturaren jatorrizko bekatua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 188. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Entzunak entzun, Audenek edota pintura maisu zaharrek ez zutela agian arrazoirik pentsatu nuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 126. orr.

Kontua da hogeita hamar urte bete orduko izen handia nahi genukeela pintura-adituen artean. Zumarragara joaten hasi zirela jakin nuen, pintura-akademia batera. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 99. orr.

Matxin Labaien zen Tolosako pintura-irakasle hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 67. orr.

Amaginarrebaren gutun bat, pintura-erakusketa baterako gonbitea. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 34. orr.

Pintura-museoko aretoetako bat. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 123. orr.

Margolanetan pintura arau jakin batzuk beteko zituztela hitzartu zuten, eta taldearen siglekin sinatzen zituzten: [...]. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 132. orr.

Une arruntaren aldeko zaletasuna, argazkiaren aurkikuntza baino lehenago ere azaldua zen pintura mota batzuetan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 217. orr.

Espresionismoarekin, neurri batean bederen sekundariotzea, arrazionalizatzea alde batera utzi eta beren obran produkzio primarioak nahita azaleratzen uzten duten pintura-eskolak agertzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 111. orr.

Baina zenbait pintura-estilotan, espresionistetan, esate baterako, "gehiegi" ere bazkatzen da begirada hori. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 119. orr.

"Zerbaiten imitazioa" -zerbait hori urre-pieza, eskultura edo pintura-koadroa izan daitekeela-. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Vitruviok erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa ematen du, marmolen imitazio hutsa zen antzinakoenetik hasi eta eszena eta paisaien irudikapen modernoeneraino iritsiz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 260. orr.

Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 172. orr.

Metalezko armairu berde ilun batzuk zeuden militarraren atzean, eta haien erdi-erdian, baina metro bat gorago, olio pintura handi bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 131. orr.

5 margolana. ik beherago 10.

Bruegelen pintura bat gogoan hartu eta Audenek idatzitakoa aipatu zidan berak: nori izan zion ardura Ikaroren erorketak? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 125. orr.

Pinturaren argazkia da Indalexiorena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 9. orr.

Antzerkiak, pinturatik espazioa ikuspuntu batetik begiratuta adierazteko zuen teknika, perspektiba, hartu izanak ekarri zuen eszenografia. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 215. orr.

Ezin dira pinturak ontzat eman ez baldin badira errealitatearen irudikapen. Berria - Kultura   2004-03-31

Ohol batean pintatzen diren Jaunaren edo Birjina dohatsuaren irudietan Jauna eta Birjina dohatsua ohoratzen ditugu, eta oholak edo pinturak ez du ezer bere egiten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 666. orr.

Haren ondoan, berriz, pintura bat dago eskegita, Prêche au désert izenekoa, eta bertan abade bat ikusten da jende multzo bati sermoia ematen, eta lekua mendia da, mendi harritsu bat. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 53. orr.

Bere gelan, Aitari otoitz egiten zion ezkutuko lekuan, pintura bat zeukan Santuaren irudiarekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 841. orr.

Paisaia berari, ordu batzuetako tartea utzita, esate baterako, argazki sail bat edo pintura sail bat eginez gero, [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 224. orr.

Zeren pintura batek marrazkia dik gorputz, eta kolorea arima. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 292. orr.

Pintura-galeria bat, estatua-bildumak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 149. orr.

Josette Dacosta-k "Etxean etxea" pintura erraldoia bere etxaitzinean muntatu du... Herria   2004-08-12

Bazuen beste zerbait pintura soil izateari utzi eta oihalezko laukitik salto egitera behartzen zuena. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 29. orr.

6 margotzeko erabiltzen den gaia. ik margo 2.

Gernikako Batzar etxeari pintura bota diote. Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Pintura ekarri bitartean aldamioa muntatu genuen sakristian, hango sabaia margotzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 172. orr.

Pintada handia hormatan, pintura gehiegiz egina, letrak pintura dariela geratu direlako. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 52. orr.

Handik aitzina, aitak pintura batzuk erosi, eta pintatzen hasi zuan Pedro bere kasa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 118. orr.

Pintura zuriaren potea laga du lurrean, lankidearen hitz gartsuei kasurik egin gabe. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 173. orr.

Rayleytarrak, pentsatu zuen Lily Briscoek, pintura berdearen tuboa estutuz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 170. orr.

Ertzaintzaren analisien arabera kola, disolbente, pintura plastiko eta lokatz-nahasketa bat omen zen eta. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 23. orr.

Hormetako pintura esmaltatuak are indartsuago islatzen du argia. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 33. orr.

Gabardinetan utzitako orban pinturazkoetan nabari zitekeen hori. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 27. orr.

Postalaren beste aldean herri txiki bat, Carlo Levik berak pintura lurkolore batez pintatua. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 94. orr.

Koipe errearen, lurrinaren eta pintura beroaren usaina zetorren handik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 165. orr.

Azkenean han etorri zen Fructuoso bi poto handi pintura esku banatan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 44. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu, eta pintura-eskualdi bat eman zion lorategiko aulkiari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Ate lodia, distirarik gabeko ferra batzuekin apaindua eta pintura esku bat behar zuena. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 45. orr.

Igeltsu eta pintura usaineko pisua ikustera joan zireneko eguna. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 385. orr.

Horma zuria pintura geruza berriekin areago zuritzen hasi dira, zuria zuriaren gainean, ezereza ezabatzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 179. orr.

Ez zitzaion bururatu pintura-azal bat ematea ere; bost axola hari zulo gero eta zikinago hartan bizitzea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 102. orr.

Hezetasunak sabaiko pintura azala soltatu duela, zementu zaharraren grisa agerian utziz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 61. orr.

XIX. mendean kolorezko pintura-hodiak azaldu zirenean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 169. orr.

Sami ikustera joan nintzen, ireki berria zuen lantegira; pintura-tutuak saltzen zituen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 41. orr.

Eguzkia ibaika hedatzen zen, eta argitu egiten zituen bateak, franelazko jantziak, lastozko kapelak, tinta-ontziak, pintura potoak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 15. orr.

Bazirudien gako hark zirkulu berean batu zituela betirako pintura-estutxea, belardia, Bankes jauna eta bihurri basati hura, Cam, korrika batean handik barrena igaro zena. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 57. orr.

Harkirat Singh-ek pintura-denda zeukan Batala herrian. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 98. orr.

Garai batean pintura fabrika izandako loft batera jo eta bertako auzoen iritzi eta gogoetak bildu ditugu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 120. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio-pintura freskoaren usaina aditzen zen inguru guztian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 407. orr.

9 aurpegia pintatzeko edo makillatzeko gai kosmetikoa.

Muxu eman zion, ezpainetako pintura itsatsia ez gelditzeko moduan. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 197. orr.

Narraztutako pintura beltzaren azpian begi bat ireki da. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 54. orr.

-Laztana, ni haren alboan eserita egon naiz: aurpegiko pinturak hatz baten lodiera du, eta zatika erortzen zaio, hormetako igeltsua bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 271. orr.

Belarritakoak, eskumuturrekoak, ileari eustekoak, eraztunak, jostorratzak, gerriko-ebila bat, pintura-barra pare bat... gauza txikiz beteta agertu zen kutxatxoa. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 228. orr.

Gehiegizko pintura-txaplata horren atzean seguru aski aurpegi eder gaztea ezkutatzen da. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 106. orr.

10 pintura-lan

Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 318. orr.

Pintura lanez gain, Argia Badago kolektiboak haizez moldatutako beira bilduma ere paratu dute erakusketan. Erakusketak liburuan jasotako ideiak erakusten ditu, plano, argazki eta beste dokumentuen bidez; gainera, Artiumekoari eta liburuari zerbait gehitzen dio, eskultura eta pintura lanen gaineko berrazterketa. Berria - Kultura   2004-07-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus