Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mengel 1 izond ahula, erkina, sendotasunik gabea.

Sarri ikusi izan ditut, eta ondo ezagutzen ditut bistaz: emakume txiki eta mengela, hazpegi finekoa, eta gizon meharra, betaurrekoduna eta zenbait hagin falta duena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 77. orr.

Euren gorputz mengelak adar artean babesten zituzten, haize eta euri erauntsiek ezkutatzera behartzen zituztenean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 361. orr.

Begi itxiak zituen animalia mengel hura ikustean larritu egin nintzen eta berehala astinduka hasi nintzaion, laster indarrak berreskuratu, eta begiak zabalduko zituelakoan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 176. orr.

12etan zegoela esan ohi zidan, erlojuaren orratzak irudikatuz, zakila tente eta alegera zuela alegia; eta noizbait 6.30etan zegoela esanez gero, nik beheraka eta mengel zegoela ulertzen nuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 254. orr.

Haren higiezintasuna gauza ederra da larritasunak ihi mengelaren gisa astintzen duen gure existentziaren aldean. Pako Aristi   «Note book» - 114. orr.

2 irud/hed

Espetxeko nire gelan bazen bonbila mengel bakar bat, zeinak pizturik irauten baitzuen gauez ere; ozta-ozta zen aski irakurtzeko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 180. orr.

Kandela horixken argi mengelaren azpian. Berria - Kultura   2006-04-20

Eguraldi epel-mengel ahul eta ustela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 52. orr.

Lauriek, indar mengel eta ikaratu guztiak bildu, eta goitik behera harramazkatu zion aurpegia, zenbait orbain lizun utziz. Berria - Kultura   2004-05-23

Astiro-astiro hitz egiten du, hitz bakoitza eta tonua eta keinuak ondo neurtuz: ez dit minik egin nahi, baina ez da konturatzen hizketarako modu mengel horixe egiten zaidala eramangaitzena. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 95. orr.

Ez dezagun ahaztu erlijio mengel hori zela gure tiranoek eskuetan zuten armarik onena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 212. orr.

Bidailagunen ustetan, hura josteta mengelegia zen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 102. orr.

Nik ez diot ezer sinesten, holakoetan hitz aspertua oherako bidea zabaldu arteko denbora pasa mengela izaten baita askotan. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 35. orr.

Erreforma mengel bat baino ez da. Berria - Harian   2006-01-24

Has gaitezen lotsa aztertzen, sentimenen eta joera lizunen aurkako mugimendu mengel hori. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 238. orr.

Eta beldurra diodanean, bere muinean ikararen sustantzia daraman horri buruz ari naiz, eta ez inguruan dabiltzan antzeko sentimendu mengelagoei buruz, alegia, azterketa egiteko kezka, maitasuna agertzeko lotsa, puenting egiteko errespetua, seme nerabearen desobedientziaren nahigabea etab. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 127. orr.

Parlamentuan koipekerietan urtzen ziren bere jarraitzaile mengeletatik kanpo denak zituen aurka Oliver Cromwelek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 222. orr.

3 (adizlagun gisa)

Handik pixka batera entzun nuen iristen, eta neure buruarekin haserretu nintzen, horren mengel eta belaxka jokatzeagatik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus