Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idolatria 1 iz jainko baten idoloaren gurtza.

Greziarren politeismoa eta idolatria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 112. orr.

Koranak idolatria gaitzesten du. Berria - Mundua   2006-02-19

Ez dute israeldarrek idolatria gehiago egingo eta beren erregeen gorpuak urrundu egingo dituzte niregandik. Elizen arteko biblia   Ez 43,9

Zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz nire santutegia kutsatu duzulako. Elizen arteko biblia   Ez 5,11

Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan. Elizen arteko biblia   1 P 4,3

Odola isuri eta herrialdea idolatriaz kutsatu zutelako, neure sumina isuri nuen haien gainera. Elizen arteko biblia   Ez 36,18

Idolatriak tentaturiko jainkozalearen erregu-otoitza. Elizen arteko biblia   Sal 141,1 tit

Oso emanak gara idolatriara, eta hala ere ez gaude erlijio idolatren mende. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 141. orr.

Ni, ordea, Maggie idolatriara makurtuko ote zen beldur nintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 136. orr.

2 hed

Nazional-sozialismoa heresia hutsa zela, odolaren eta estatuaren idolatria, besterik ez. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 91. orr.

Xede hipotetikoen idolatria. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 39. orr.

Sormenaren nemesia: nortasun iragankor baten idolatria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 434. orr.

Dagoeneko sartu dugu, inplikazioz, hirugarren elementu bat Mendebaldeko protestantismoaren berpizkunde judaikoan, bibliolatria alegia, testu sakratu baten idolatria irudi sakratuen idolatriaren ordez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 299. orr.

Jakin behar da "gurasoen gaiztakeria semeengan zigortzen du" esaera idolatria-bekatuari dagokiola. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 136. orr.

3 idolatriazko izlag

Ez duzue nire izen santua belztuko zeuen idolatriazko opariekin. Elizen arteko biblia   Ez 20,39

Idolatriazko kultuen aurka. Elizen arteko biblia   Is 57,3 tit

Zeuen idolatriazko jardueraz Jauna ez iraintzeko. Elizen arteko biblia   Jr 25,6

Idolatriazko gurtzarako gai berri bat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idolatriaren aurka (4); zeuen idolatriazko jardueraz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus