Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intriga 1 iz kantakizun batean jakin-mina pizten duten osagiak.

Flaubert-en liburuan erabat desagertu da intriga, desagertu da abentura: ez da istoriorik kontatzen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 10. orr.

Nire testigantza hau ez da eleberri bat, intrigarik ere ez du -egia da, bestaldetik, intriga ez dela beti garrantzizkoena eleberrietan [...].Intrigazko nobela on batean bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 145. orr.

Abenturazko liburuak, intrigazkoak, poliziakoak eta zientzia fikziozkoak. Berria - Kultura   2004-04-20

2 (hitz elkartuetan)

Ondo idatzitako intriga-nobeletan ohi bezala. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 10. orr.

Cornelia Funkeren 'Lapurren Burua' abentura eta intriga liburua. Berria - Kultura   2004-11-10

Baina, hala ere, gelditzen da intriga-puntu bat: Carbayok, Borgesek Tukumangoa akabatuko zuela jakinik, nola ez zekien, ordea, Mendizaleak edo Pioletadun Hiltzaileak bera akabatuko zuela? Jon Alonso   «Euskal karma» - 75. orr.

3 azpijokoa.

Badakit konspirazioak, konplotak eta intrigak oso modan daudela. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 135. orr.

Askatasuna jauregi-intriga batek eman dion herri baten bozkario denboraz kanpoko eta prekarioa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus