Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intrigatu, intriga(tu), intrigatzen da/du ad jakin-mina piztu.

Intrigatu egin ninduen izenak, ez ote zuen liburu hark nitaz ere zerbait esango? Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 83. orr.

Halatan, gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira; intrigatu egiten dute gortean eta kantzilerietan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 45. orr.

Intrigatuta zegoen Matias Iduseko kale-izenekin. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 158. orr.

Parez pare geneukan Roth, eta nik ez nion begirik kentzen, oso intrigatuta nindukan-eta haren idatzi-behar sukartsuak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 308. orr.

Gaur goizean, erabat intrigatuta, Lincoln Memorialera jo dut berriro. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus