Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ospel1 1 iz hotzak eraginda eskuetan edo oinetan gertatzen den handitu mingarria. ik azkordin.

Zorionez galdu genituen aspaldiko ospelak: belarri, atzamar-gain eta orpo, hainbat penatu gintuzten ospelak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 33. orr.

Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 69. orr.

Ospelak oinetan, ospelak eskuetan... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 44. orr.

Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 36. orr.

Johni oinetan ospelak aterako zaizkio. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 359. orr.

Ospelak sortuko zaizkizu. Xabier Montoia   «Elektrika» - 155. orr.

Arian-arian hasi ziren titiburuen inguruko azalean sorrarazten diren pikor moduko horiek itxuratzen, eta ospel ikusgarri xamar bat ari zen azal hartatik goratzen, are muturtzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 37. orr.

2 irud/hed

Mingainean ospelik inoiz izan ez dituen horietakoa da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ospel hitz egin zuen, oso baxu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus