Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintzelkada [31 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan] 1 iz pintzel-ukitua. ik pintzelada.

nire giza irudian nonahi barreiaturik neuzkan pintzelkadak, koloreekin probak egiteko besteak beste. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 181. orr.

Halako edo horrelako pintzelkada, luzea zein zabala gutxi-asko, asmaturiko maisu-lanaren arabera. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 50. orr.

Orduan pintzelkada jo zuen margolariak, eta ipini zuen kolorea bere lekuan; eta, une batez, zurtuta geratu zen berak sortu zuen lan haren aurrean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 85. orr.

Nire adiskidearen irudimen nahasiak osatzen zituen margolanetatik, dardara eragiten zidan lausotasuna eransten baitzuen pintzelkada bakoitzean, eta dardara are larriagoa, zergatia ez nekielako. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 40. orr.

Aste asko iragan, eta egiteko gutxi geratzen zenean, ez bazen pintzelkada bat ahoan eta tanta bat begian, sugarra lanpararen zuloan nola, hala dardaratu zen berriz damaren izpiritua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baita ongi margotu ere, pintzelkada laburrez, hiztegiek hain nekez azaltzen duten atsekabea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 113. orr.

Pintzelkada zail eta nahasia alde batera utzi, eta pintura askeagoa egiten hasi zen, naturalagoa. Berria - Kultura   2006-01-31

Pintzelkada bakarra inporta zaio, pintzelkada bakoitza independentea da, oihalean ondoan duenarekin loturarik izango ez balu bezala jokatzen du. Berria - Kultura   2006-03-14

Niri, egun hartan, berdin zitzaidan Neptuno eta ninfaren artean gertatutakoa ez gogoratzea edo pintzelkada barrokoaren sekretua ez ezagutzea. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Baina kolorezko pintzelkada haien artean bazegoen zuk adierazten ez zenekien beste zerbait ere. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 28. orr.

Cezanneren zentzuzko pintzelkada miresten zuen, baina kubisten aurkikuntzek liluratu zuten. Berria - Kultura   2006-01-31

3 (hitz elkartuetan)

Irudiak zurrunbilotan higitzen ziren margo pintzelkada bortitz eta txundigarrien artean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 51. orr.

Lehengusina gazteari lehenengoak bezala paratzeko agindu, eta olio-pintzelkadak ematen hasi zen oihalaren gainean. Iban Zaldua   «Itzalak» - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus