Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ospitaleratu, ospitalera(tu), ospitaleratzen da/du ad ospitalera joan; ospitalera eraman.

Hurrena koliko nefritiko batek behartuta berriro ospitaleratu eta handik itzuli zenean iruditu zitzaion emaztea gaztetualdi berri batek igurtzi zuela! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 112. orr.

Horietatik bi larri zauritu ziren, erreduren zainketa bereziko unitatean ospitaleratu baitzituzten. Berria - Ekonomia   2004-07-09

Jasser Arafat urriaren 28an ospitaleratu zuten bere osasunak okerrera egin ondoren. Berria - Mundua   2004-11-05

1976ko urriaren eta 1977ko urtarrilaren artean lau aldiz ospitaleratu behar izan zuten alkoholismoa zela-eta, diru arazo larriak ere bazirela tartean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 11. orr.

Gizon bat ospitaleratu dute Gasteizen legionelak kutsatuta. Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Larri ospitaleratu zuten Mikis Teodorakis maisu greziarra, baina osatuz doa. Berria - Kultura   2004-08-06

Joan zen igandean ospitaleratu zuten umea, pneumoniaren ohiko zantzuekin. Berria - Harian   2005-10-22

Lau lagun ospitaleratu eta ebakuntza egin behar izan zieten. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Istripu larri bat asteburuero, urte hasieratik 73 zauritu, hamarka ospitaleratu. Berria - Euskal Herria   2004-06-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus