Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaizkata iz itsas arrain handia, kabiarra egiteko hazten dena (Acipenser sturio).

Hantxe azaldu ziren aldameneko gelako mahaian izokinak, tamaina guztietako gaizkatak, kabiar-orea, kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak, dendetatik ekarria hori guztia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 221. orr.

Arraina ere bazegoan salgai, gaizkata-bizkar gazitu ederrak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 103. orr.

Gaizkata-xerra onduak jan zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 115. orr.

Mahaira esertzen dira eta gaizkata-zopa hartzen dute. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 95. orr.

Diru mugimendu asko sortzen duten gero eta arrain espezie gehiago gaizkata, esaterako (kabiarra ematen du) sartu dituzte CITESen zerrendan azken urteotan. Berria - Gaiak   2004-10-15

gaizkeria iz gaizkia, gaiztakeria.

F. Tom. Lorenzo Matteucci-k, Ankonatar Markako Inkisitore orokor, Gaizkeria Heretikoaren kontra bereziki Ordezkari izendatuak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 250. orr.

Gaizkeria nabarmenez, garaile atera naiz: helarazi dut Berlinera eraso behar dioten hiriaren izen isilpean gordea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 83. orr.

Zuk tatxa arinok egoztean ene semeari, alegia gauza bat arian aritzez zikinduxe, begira ea zure solaskideak, zundatu gogo duzun horrek, inoiz kausitu duenentz aipaturiko gaizkerietan hala salatzen duzun gaztea, bat baitu egingo orduan noski zurekin honako ondorioan: "Jauna", edo beste, zuka nahiz berorika, tokian-tokiko jendeen ohitura eta usadioaren arabera. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaizkata (3); gaizkata handi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus