Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

silfide 1 iz germaniar mitologian, aireko espiritua.

Silfideak gnomoen, ninfen eta arrabioen lagunak ziren oso, oihanean, uretan eta sutan hurrenez hurren bizi baitziren, gaur hiru leku osasungaitz direnak. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 239. orr.

Silfideak, aireko txoriak bezala, arrak eta emeak ziren, alferrik, dirudienez; izan ere, ondorengorik izan balute, leku iritsezinetan egingo zuten habia, kumerik ez baitie inork sekula ikusi. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 239. orr.

Oi, Arnheimgo zuhaixketako silfidea! Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 21. orr.

2 emakume mehe eta lerdena.

Aspertzeraino ibili nintzen larrugorrian, hura atzetik nuela lasterka gelan barrena, eta nik silfide iheskorraren poseak hartzen nituen eta gutxi gorabehera parnasianoen eta arkadiarren eta erromantikoen moduan hitz egiten nuen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus