Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostadar iz zeruan, euria egitean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena. ik ortzadar.

Tuneletik irteten ziren bakoitzean, ostadarra zabaltzen zen mendixka baten edo badia txiki baten gainean. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 41. orr.

Greziako mitologian Iris zerukoen mezularia zen, zerua eta lurra elkartzen zituena eta batetik bestera hegan zihoan bakoitzean hegaldiaren arrasto koloretsua uzten zuena: ostadarra edo Erromako zubia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 146. orr.

Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan.   - 0. orr.

Neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, lurrarekin dudan itunaren ezaugarri. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 31. orr.

Eguzkiak mendebalean dir-dir, zeruan ostadarra. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 91. orr.

Antarktikak irribarre egingo du, zeru urdin garbiaren azpian eguzkiaren errainuak ostadarraren koloreak islatuko baititu izotz tontor zurietan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 231. orr.

Ostadarrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariak ditu koloreak eta hark bezain desberdinak, baina harexen modura elkarri estu lotuak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 19. orr.

Maite itzazu ostadar guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hodeietan barrena ibilki, eguzkiak argia erauzten zien harriei; ostadar-kolorez janzten zituen bazter guztiak, lurraren ura edaten; airearekin jostatzen, aireak jostailu zituen hostoei distira emanez. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus