Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipa 1 iz tabakoa eta kidekoak erretzeko erabiltzen den tresna, erretzekoa jartzeko ontzixka batez eta kea ahoratzeko tutu batez osatua.

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 266. orr.

Pipa hortz artean daukala egiten dit berba. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 187. orr.

Borreroak ferratzaileari deitu zion, buztinezko pipa beti ere ezpain artean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 30. orr.

Pavese mahai atzean egoten zen, pipa ahoan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 196. orr.

Lasai zirudien, eskuin hanka ezkerraren gainean jarria, eskuan pipa bat tabako holandarrez betea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 141. orr.

Isilik gelditu da, pipako tabakoa txotx bategaz harrotzen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 188. orr.

Borreroaren pipako kea bihurritu zitzaion eztarrian eta eztulka hasi zen ferratzailea. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 31. orr.

Piparako belar pixka bat baldin baduk, gure bedeinkapena izango duk. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 338. orr.

Inguru guztia zikintzen zuen piparen errautsaz, inolako eskrupulorik gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 366. orr.

Bakearen pipa piztu orduko itzali, eta aizkorak lurpetik ateratzekotan dira, susmoa, Euskal Herriko alderdi eta hautagaitza abertzaleak. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Aulki batean jarrita, gizon ile zuri-luze bat pafa-pafa, pipatik erre eta, inoiz behinka ttu eta ttu, listua botatzen zion suari. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 128. orr.

Komedianteak pipan erretzen zituen Olivierrek ekarritako tabako izpiak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 61. orr.

Batzuetan pipan erretzen zuen arratsalde guztian, isil-isilik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 162. orr.

Egunkariz egindako barkutxo bat zeraman buruan, pipan erretzen ari zen eta armairua zuriz pintatzen ziharduen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 220. orr.

Liburutegiaren fatxadaren kontra jarririk pipari tiratzen diot, itzaltzekotan dago eta. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 65. orr.

Emakume zahartxoa pipari zupaka ari zen, itzalita zeukala ohartu gabe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 67. orr.

Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa, eta berak xehatutako beste bat ustez sendagaiak ziren belar izpiak ere tartean zituena. Josu Landa   «Odolbildua» - 55. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Tea eta pipa eskatu ditugu, eta Khomeiniren argazkiaren azpian jesarri gara. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 131. orr.

Aulkian eseri, pipa hustu eta bete eta piztu egin zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 265. orr.

Nire pipa izekitzeko gogoa nuen, baina desatsegina izanen zen haien arreta neureganatzea pospoloa piztean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 128. orr.

Zamarientzako lepokoak, pipa pizteko kandelak, lepozapiak haurtzainarentzat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 110. orr.

Errabinoak pipa pizten zuen, behin tiratu, eta utzi egiten zuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 147. orr.

"Bai, ez legoke txarto" erantzun ohi zion berak, pipa erretzeari utzi gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 45. orr.

Diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 55. orr.

Erantzun ordez, eginahalean ekin zion pipa xurgatzeari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 59. orr.

Pipa amatatu zaio ostera. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 189. orr.

Alanbre batez pipa garbitzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 155. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Egon hadi segundo erdi batean, pipa zaharra bete nahi diat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 156. orr.

Piarresek bere pipa motza tabakoz bete, ezpainen artean eta xokoan dilindan ezarri zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 245. orr.

Mikel Strogoffek, esku bat sakelan eta gereziondozko pipa luze bat beste eskuan, gizonik arduragabeena zela zirudien. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 92. orr.

Pipa erraldoi batetik erretzen zuten batzuek, aho batetik bestera eramanez. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 57. orr.

Portzelanazko pipa luze-luze bat, eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 250. orr.

Bere pipa kuttunenari ke bafadak ateraraziz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 100. orr.

Pipa itzali bati eusten zion esku luzean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 93. orr.

4 (neurri gisa

Hala, begitartea sor eta gor, zirri baten gainean eseri, eta pipa bat tabako erre zuen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere hatsa sentitzen nuen musuan, epela eta pipa tabakoaren usainekoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 168. orr.

Bere zigarroaren belarrak ezti usaina botatzen zuen, pipa-tabakoa bailitzan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 288. orr.

Ipuina baitabil petrikiloari agindu ziola beheko bi letaginak atera ziezazkion, hala erosoago gobernatu ahal izateko pipa-tutua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 19. orr.

Pipa-kealdi batek eraman zituen auzo haiek berek sasoiko gizon bat deabruaren morroitzat jo, eta [...] urka-bilurretik zintzilikatzera. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 45. orr.

Latarik gabe, jauna, baina pipa-zupakada xuabe guztien kalitatea ezin hobea da... socony. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 474. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Te-etxe arrunta zen, ohi baino txikixeagoa, ur-pipaz betea. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 131. orr.

Txoko baten jesarri, bi kikarakada eta ur-pipa bat eskatu, eta berriketan jarraitu dugu. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 108. orr.

Gauza batek zeharo harritu ninduen: emakumeak ur-pipatik erretzen ikusteak. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 144. orr.

Egunez ere han inguruan zebiltzan, bake-pipa erretzen eta gozokiak jateko gogoz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

); bere pipa bete (3); buztinezko pipa (6)

pipa ahoan (6); pipa ahotik kendu (3); pipa atera (4); pipa bete (4); pipa bete zuen (3); pipa erre (6); pipa erretzea (3); pipa erretzeari (3); pipa erretzen (25); pipa erretzen ari (5); pipa eskuan (4); pipa hortz (3); pipa hustu (3); pipa luze (5); pipa luze bat (4); pipa pizten (5); pipa piztu (10); pipa piztu eta (3); pipa piztu zuen (3)

pipan erretzen (3)

piparako belarrik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus