Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakabanaketa 1 iz sakabanatzea.

Sakabanaketaren ondoren ez baitzen modurik izan animalia bakoitza identifikatzeko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 166. orr.

Honi gehituko nioke orain, Naturaren indar ezkutuak ez duela sakabanaketa bakarrik gaitzesten, baizik eta antzeko izatea ere gaitzesten duela, antzekotasunak ezberdintasuna eta bikoiztasuna baititu berekin. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 22. orr.

Haragi sektoreak duen egoera «egongaitzaren» arrazoiak bi dira: batetik, abeltzainen sakabanaketa eta elkarlanerako gaitasun falta; eta bestetik, [...]. Berria - Ekonomia   2004-07-22

Hainbeste amestua genuen iraultza proletarioaren gainbehera ikusita, gero etorri zen sakabanaketarekin, denok hegan egin genuen industria osteko gizarte berrirantz, langabezia eta berregituratze basatiak jasan eta gero. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 196. orr.

Teoria aberatsagoa egin zen, sofistikatuagoa eta, ondorioz, nolabaiteko batasun falta eta sakabanaketa hasi ziren nabaritzen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 238. orr.

Espazioaren handitasunak batetik, eta elementuen sakabanaketak bestetik, espazioaren irudi berri bat eskaini zidaten Utah, Kalifornia eta Nevadako lautada zabaletan. Berria - Kultura   2004-03-21

Koka dezagun eguzkia 10 graduko altueran: ba, sakabanaketa, piko-pikoan dagoenekoarekin alderatuta, 4-5 bider markatuagoa izanen da; askotxo galduko du, beraz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 153. orr.

Gertu egon behar dugu diskurtsoaren bat-bateko edozein agerpeni arreta jartzeko, agertzen den puntualtasunean eta denborazko sakabanaketan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 32. orr.

Enuntziatu-multzo bat bere indibidualtasunean definitzea objektu horien sakabanaketa deskribatzea izango da, eurak banatzen dituen zirrikitu guztiak atzematea, euren arteko distantziak neurtzea, beste hitz batzuetan esanda, euren banaketa-legea formulatzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 41. orr.

2 (presoena)

Zeregin hoberik ez dugun bitartean -esan diot- ihesaldi eta deportazio, kartzelaldi eta sakabanaketa horien historia moduren bat idatzi beharko genuke. Jokin Urain   «Errotarria» - 18. orr.

Euskal preso politikoei eta beren senideei ezartzen zaien sakabanaketa salatzeko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 66. orr.

Presoak ez ezik senideak ere zigortzeko asmatu zuten sakabanaketa. Jokin Urain   «Errotarria» - 146. orr.

-Presoon eguneroko bizitzan, bakardade sentsazioa da sakabanaketaren eraginik gogorrena. Jokin Urain   «Errotarria» - 91. orr.

Estatu hilketa dela diogu, kalkulatutako eta diseinatutako politika baita sakabanaketa. Berria - Euskal Herria   2004-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inferentzia kateak berriz osatu beharrean (zientzien eta filosofiaren historian sarritan egiten den legez), diferentzien taulak ezarri beharrean (hizkuntzalariek egiten duten bezala), sakabanaketa-sistemak deskribatuko lituzke. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 47. orr.

Sakabanaketa politika egokia zela eta bere etekinak ematen ari zela esan zuen garai hartako Madrilgo ministro batek. Jokin Urain   «Errotarria» - 158. orr.

«Inkomunikazioa» eta «sakabanaketa politika» gogor kritikatu ditu. Jokin Urain   «Errotarria» - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazio eraikuntzaren dinamikan dauden egitasmoak badaude, baina indar sakabanaketa nabaria da. Berria - Harian   2005-09-21

Enuntziatu-multzo bat deskribatzea kanpokotasun sakabanaketaren arabera eta ez asmo baten, pentsamendu baten, subjektu baten, barrukotasunarekin harremanean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal presoen sakabanaketa (32); ezartzen duten sakabanaketa (3); indar sakabanaketa (3); indarrean duten sakabanaketa (3); inkomunikazioa eta sakabanaketa (3); jasaten duten sakabanaketa (3); pairatzen duten sakabanaketa (3); preso politikoen sakabanaketa (3); presoen aurkako sakabanaketa (3); presoen sakabanaketa (57); presoen sakabanaketa amaitzeko (4); presoen sakabanaketa bukatzeko (3); presoen sakabanaketa politika (8); presoen sakabanaketa politikaren (3); presoen sakabanaketa salatzeko (6)

sakabanaketa amai (3); sakabanaketa amaitzea (6); sakabanaketa amaitzeko (24); sakabanaketa amaitzeko eskatu (7); sakabanaketa areagotu (3); sakabanaketa bukatzeko (7); sakabanaketa bukatzeko deia (3); sakabanaketa bukatzeko eskatu (4)

sakabanaketa hiltzaile (3); sakabanaketa hiltzailea (3)

sakabanaketa politika (101); sakabanaketa politika amaitzeko (11); sakabanaketa politika indarrean (5); sakabanaketa politika martxan (3); sakabanaketa politika salatu (11); sakabanaketa politikak (45); sakabanaketa politikak eragindako (6); sakabanaketa politikan (3); sakabanaketa politikarekin (4); sakabanaketa politikaren (31); sakabanaketa politikaren aurka (4); sakabanaketa politikaren ondorio (4); sakabanaketa politikari (6); sakabanaketa politikari amaiera (4)

sakabanaketa salatu (9); sakabanaketa salatu dute (3); sakabanaketa salatzeko (17)

euskal presoen sakabanaketak (7); presoen sakabanaketak (10); sakabanaketak eragindako (11); sakabanaketak eragindako istripuak (3); sakabanaketak hil egiten (9)

sakabanaketarekin amaitzeko (4)

euskal presoen sakabanaketaren (4); presoen sakabanaketaren (9); sakabanaketaren amaiera (4); sakabanaketaren aurka (21); sakabanaketaren aurkako (14); sakabanaketaren eraginez (5); sakabanaketaren inguruan (3); sakabanaketaren kontra (4); sakabanaketaren kontrako (8); sakabanaketaren ondorioak (8); sakabanaketaren ondorioz (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus