Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

silizio 1 iz karbonoaren saileko gai bakuna, ez-metal solidoa, oso ugaria dena naturan silize eta silikato forman (Si; at. z., 14).

Gaurko teknologia silizioan oinarritzen da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 72. orr.

Landareak ematen dute, baina berez, galio metalaren tantatxoak siliziozko gainazal baten gainean jartzean hazitako egiturak dira. Berria - Gaiak   2004-07-01

Eta Harri Arokoa izanik, hizkuntza honek ez zuen tokirik XX. mendeko hezkuntzan [...] ez zuen tokirik Punta Galeako golfean edo medikuen kontsultazioetan, ez zuen tokirik silizioaren gizartean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 20. orr.

Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala, ez dira inkoherentziatan galtzen, baizik eta lehen bizikizunetara itzuliz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 198. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hondarraren edo kristalaren antzeko silizio dioxidoa. Berria - Gaiak   2004-01-04

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak, nikel apurra haien sare artean harrapaturik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus