Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intsumiso 1 iz nahitaezko soldadutzari uko egiten dion pertsona.

Ekintza haren errua intsumisoei edota feministei egoztea ere ez zaie bidezkoa iruditu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 12. orr.

Gernika-Lumoko intsumisoei babes ofizial eta publikoa eskaintzea. Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Epaitegian erdaraz egiteari uko egiten dioten 2.000 intsumiso daude dagoeneko Gernikan. Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Intsumisoak dira, oso modu baketsuak erabiltzen dituzte dauden gabeziak azaleratzeko. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Abokatuek erran nahi izan zuten intsumiso nintzelako sartuko nindutela kartzelan, baina hori ez zen egia. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 96. orr.

2 lege jakin bat betetzeari uko egiten dion pertsona.

Konstituzioarekiko intsumiso deklaratu zituzten beren buruak. Berria - Harian   2005-02-22

3 (hitz elkartuetan)

Berak, ordea, aurrez epaitegi horren aurrean intsumiso jarrera hartua zuen, eta ez zen joaten sinatzera. Berria - Euskal Herria   2006-05-09

· 3 izond gizartearen hertseketen aurrean amore ematen ez duena.

Artista gehienak Oteizaren aldekoak dira, artista intsumisoaren eredua erakutsi zielako. Berria - Kultura   2004-12-18

«Gazte mugimendu intsumisoa» antolatzea du helburu behinena Segik. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Identitate arrotzen kontrako jarrera intsumisoak. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Urraketa horren aurrean jarrera intsumisoa hartu duen beste inor atxilotzen badute. Berria - Euskal Herria   2004-10-31

· Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea. Berria - Euskal Herria   2004-09-25

4 (adizlagun gisa)

Hala eta guztiz ere, Donatienek tinko jarraitzen du, borrokalari, intsumiso. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus