Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

silogismo 1 iz bi perpausez eta horietatik nahitaez ondorioztatzen den beste batez osatzen den arrazoibidea.

Badakizue zer den silogismoa: bi premisa xuxen hartu, eta premisa horiei ezinbestean darien ondorioa ateratzea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 47. orr.

Logikaren oinarria silogismoa da. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 187. orr.

Silogismoaren zerizana printzipioetatik ondorioetarako erlazioan datza, premisetatik ondoriora heltzean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

Silogismo hori zuzena da; ezin ditugu zalantzan jarri lehenengo bi premisak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

Silogismo osoa honela litzateke: gutxi direnei, arrazoia izanagatik ere, ukatu egiten zaie arrazoia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 47. orr.

Beraz, eszeptikoak ongi ibiliz gero, silogismoa tautologikoa litzateke. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 52. orr.

Darabilten argudiabideetan bada silogismo bat, ametsen eskolaurrean ere onartuko ez litzatekeena. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 27. orr.

Topikoen eta, bereziki, silogismoen xedea argudiatzea da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Epaileak edozein delitutan silogismo perfektu bat egin behar du: nagusia lege orokorra izango da, txikia legezkoa edo ezlegezkoa den ekintza, ondorioa libertatea edo zigorra. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 33. orr.

Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 47. orr.

Homeroren ekarpena ez da Sokratesek ukatuko duen silogismo hutsaren modukoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 30. orr.

Eta hala, azkenik gabe, Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino... Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 15. orr.

Zenbait Silogismo nahasketa-eragingarriren eleketa mordoilo mamituak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 320. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Figurak eta moduak, premisak, ondoreak eta korolarioak, baita hainbat silogismo molde ere. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 109. orr.

Ondorio bakoitzari egiazko premisa bana gehituz, horietatik nahitaezko ondorioak ateratzeko, silogismo kate baten ondoan, azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera helduko da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

silogismo osoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus