Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piperbeltz (orobat piper beltz g.er. piper beltx g.er.) 1 iz tropikoetako lurraldeetan hazten den zuhaixka igokaria (Piper nigrum).

Ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3810. orr.

2 landare horren fruituetatik ateratzen den hauts beltza, bizigarri gisa erabiltzen dena.

Intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 126. orr.

Piperbeltza, ozpina eta gatza gehigarri ala gozagarriak dira? Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 45. orr.

Ongizatearen iturri den aldetik, marihuana, kokaina eta antzeko klasiko ohikoak aurki (diru-bide dela ikusi bezain laster) legeztatuko dira herrialde hauetan, piperbeltza, tabakoa eta alkohola legeztatuak dauden bezala. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 101. orr.

Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi eta tipulin txikituarekin, piperbeltzarekin, olioarekin eta gatzarekin maneatu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 28. orr.

Ezaguna da maiordomoaren eta sukaldariaren esaera: "Ekatzu piperbeltza, eta autsi gurina". Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 305. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pepinilo, piper, meloi-azal eta piperminez beteriko ontziek piperbeltz-usain hezea gorantz hedatzen zuten kiribilka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 187. orr.

Galiziarren tabernak beteta daude, Celta de Vigotik datorren olagarro eta piper beltz usaina har dezakeen irudipena dauka Haritzek. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 38. orr.

4 (erkaketetan)

"Bale" hitza, piper beltxa bezala hedatzen ari zaigü gazteen artean. Herria   2003-02-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus