Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intxaurrondo (orobat intzaurrondo g.er.) 1 iz tamaina handiko zuhaitza, itzalpe handikoa eta zur oso onekoa, hostoak elkartuak eta loreak dilinda dauden gerbatan dituena, fruitua intxaurra duena (Junglans regia). ik intxaur 5.

Eskuin aldean intxaurrondo handia, fotoa egitean hostoz josia. Txillardegi   «Labartzari agur» - 42. orr.

Atzealdeko intxaurrondo sendoan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 215. orr.

Plazatxo estu eta luze baten erdian, intxaurrondo adaburu-zabal ikaragarri bat dago. bidezidorrak, soroak, auzolurrak, intxaurrondo emankorrak eta hesi loratuak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 224. orr.

Bakaiku inguruko haritzetatik eta intxaurrondoetatik atera du egurra bi sailetako eskulturak egiteko. Berria - Kultura   2006-04-07

Intxaurrondo baten itzalean lotan gelditu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 267. orr.

Gure etxean, atariko koska gainean izaten ziren intxaurrondo koskor batzuk, aitak Artikutzatik ekarri eta aldatuak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

Intxaurrondo haietakoren baten itzalean etzanez gero. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 145. orr.

Intxaurrondoaren motzondoa erdibituta zegoen, haizemaile baten antzera. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 347. orr.

Hor gaude umeok, makila luzeaz intxaurrondoa astintzen, eta erortzen diren intxaurrak biltzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 420. orr.

Intxaurrondoaren erro batean jarririk nago. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 143. orr.

Aparte samar, intxaurrondoz inguratuta, burdin hesi batek zaintzen zuen bere txaleta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 209. orr.

Osabidea erraza da, nahi eta ahal izanez gero; baina berarentzat [...] urrutiko intzaurrondoa bezalakoa da. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Intxaurrondo hostoz bildurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 123. orr.

Intxaurrondo-adar batekin eragiten ziela. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 191. orr.

Intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean. gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 305. orr.

Gurinaren irudia, intxaurrondo-usaina. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus