Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaizkide iz besteren gaizki eginaren kide gertatzen dena.

Seguru asko zu lapurren baten gaizkidea zara. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 101. orr.

Hamar bat urte lehenago hilketa baten gaizkide izana. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 237. orr.

-Ni ez naiz inoren gaizkidea. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 286. orr.

Sheila salatu zutela enpresa baten kontuen faltsutze, iruzur eta armaturik egindako lapurretan gaizkide izateaz. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 123. orr.

-Bi hilketetan, gutxienez, zara gaizkide. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 286. orr.

Volanges andrearen hutsegiteak erakusten digunez, Valmontek, bertze gaizkileek ez bezala, ez zituen gaizkideak salatzen.   - 533. orr.

Ezin egingo luke hori gaizkiderik gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 273. orr.

Ondorioz, norbere gogoak eta aukeramenak izan ezik, beste deusek ez du adimena grinen gaizkide egiten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 115. orr.

Ez zen hizkuntza-irakaslea [...] andre Virginiaren negozio higuingarrietako gaizkide bat baizik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus