Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizial2 (orobat ofiziale g.er.) 1 iz armadan, maila apaleko buru edo buruzagia, hots, alfereza, lotinanta edo kapitaina.

Bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean. Elizen arteko biblia   1 Kro 27,3

Etengabe sartuko da jende berria MBR 200en: Yoel Acosta Chirinos, Francisco Arias Cardenas, William Izarra, Gerardo Marquez... ejerzitoko ofizialak dira denak. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 86. orr.

Enperadorearen guardiako ofizialak sorbaldak goratu zituen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 59. orr.

Ehiztarien Hogeita Bateko ofizialak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 186. orr.

Nazioaren egoerarekin kezkaturik zeuden, ejerzitoko beste ofizial eta azpiofizial asko bezala. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 85. orr.

Bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen. Txillardegi   «Putzu» - 166. orr.

Solasean ziharduen bigarren ofizialarekin. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 230. orr.

Bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen. Elizen arteko biblia   2 Kro 8,9

Hogei bat zaldizkok osatzen zuten destakamendua, eta ofizial bat zihoan haien buru. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 204. orr.

Destakamenduko bi ofizialak aurrera etorri dira eta beren gizonak akuilatzen hasi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 235. orr.

Haien buru egiten zuena bere herriari traizioa egindako ofizial bat zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 199. orr.

Logroñon kuartelean gelditu ziren, eta ofizial batek jenerala ikustera igoarazi zuen Martin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 189. orr.

Soldadu bakoitzaren atzean ofizial bat beharko zen, ihes egin ez zezaten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 35. orr.

Hogei bat zaldizkok osatzen zuten destakamendua, eta ofizial bat zihoan haien buru. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 204. orr.

· Suitzatik alde egitera behartua zela esan zidanean, ni Thun-en nengoen soldadutzan, ofizial. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Ez du ematen hitza jan izanak asko kezkatzen zuenik ofizial italiarra. Jokin Urain   «Errotarria» - 35. orr.

Gure aita gerrara joan zen, ofizial mediku gisara, Krasera. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 35. orr.

Errepublikaren Gobernuak zenbait ofizial profesional bidali zizkigun Bizkaira. Jokin Urain   «Errotarria» - 30. orr.

Itsas armadako ofizial jubilatu bat. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 37. orr.

Porter Goss CIAko operazio ofizial beteranoa da. Berria - Mundua   2004-08-22

Hango irakasleak ofizial erretiratuak ziren. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 38. orr.

Khale prusiar ofizial ohia. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 73. orr.

Batzuk eta besteak ofizial militarrak eta zibilak ziren aldi berean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 287. orr.

3 administrazioan eta kidekoetan, maila apaleko burua.

Dirudienez, zerbitzu sekretuetako ofizial batek oker itzuli zuen alemanei irratiz harrapatutako mezu bat. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 65. orr.

Hiru gizon sartu ziren, eta oso adeitsu aurkeztu zituzten beren buruak poliziako ofizial gisa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 92. orr.

Leviren aurretik pasatu den René horren fitxa ezkerrera bideratu du ofizialak, eta ezkerra heriotza da, giltzapetuek geroago jakingo duten bezala; Levirena eskuinera joango da, eta bizitza esan nahiko du horrek. Iban Zaldua   «Itzalak» - 79. orr.

Jadanik ez zegoen probintzietara ofizial bereziak bidaltzeko ohitura, justizi administrazioaren eta arazo politikoen begirale. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 200. orr.

Antioko erregeak ofizial zerga-biltzaile bat bidali zuen Judeako hirietara. Elizen arteko biblia   1 M 1,29

Bikario zeritzen ofizial batzuk zituzten beren esanetara; eta gizon guztiak ehunekotan [...] banatuta zeudenez, kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 285. orr.

-Ez da beharrezkoa, ofizial jauna: nire bizkarra zaintzeaz Jaungoikoa arduratuko da. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 341. orr.

Zerbitzuetako ofizialak begiratu egin zidan: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 113. orr.

Elkar maitasunaren eta bakearen batasuna gordetzeko, monasterioko ofizialak ahizpa guztien oniritziaz hautatuko dira. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1180. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sarrera-gelan neure ofizial-eskularruak eta neure ofizial-boneta janzten ari nintzela, berriro deitu zioten leihatilara: klarionaren pare zurbildu zen Hanna. Hiru herrialde horien historiak berezitasun paradoxiko bat erakusten du: armadako ofizial-taldeak iraultza "liberalak" gidatzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 67. orr.

Mikel Strogoff tsarraren mandatarien gorputz bereziko kidea zen, eta ofizial maila zeukan gizon hautatu horien artean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bidezaingo Zuzendaritzako administrari-ofiziala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 246. orr.

Gauza jakina da, Le Blanc-en dendatik desagertu zen astean, neska itsas ofizial gazte batekin ibili zela. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 166. orr.

Eta orain, amesgaizto sukartsu batean bezala, SSetako goi ofizial bihurtuta agertzen zitzaidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 178. orr.

6 (orobat ofiziale) eskulanetan, aprendizaren eta maisuaren mailen arteko pertsona. ik ofiziale.

Oraindik ongi gogoan dut ofizial aritzen zen neska bat, neska ilehori bat, nekazaria, egun batean gure amari jostun lanetan laguntzera etorri zena. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 35. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

· Martinek mutil frantses-euskaldun bat aukeratu zuen atzelari, Artxipiren okindegian ofiziale zegoena eta Bautista Urbide deitzen zena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus