Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piperpoto (orobat piper poto) 1 iz piperrez beteriko kontserba-ontzia.

Aitari ikusitako piper potoaren antzeko bat da, latorrizkoa, etiketarik gabea. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 47. orr.

Makina bat buelta emandakoa naiz, arta-soroaren inguruan, piperpoto batean dozenerdi bat hartxintxa sartu, potoari muturra zanpatu, eta artez hura astinduz, hartxintxek ateratako hotsez xori goseak uxatzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 168. orr.

2 adkor espainiar bandera hori-gorria.

Gauza bat ez dinat ulertzen: zergatik bidali dizkinan berrogei ikurrin eta ez berrogei piperpoto... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 28. orr.

Horregatik egin dau deiadar Gora Euskadi piperpotoaren aurrean! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 119. orr.

Negoziazioetan ari ziren bitartean, piperpotoa ipini zuten Ajuria Eneko balkoian. Jokin Urain   «Errotarria» - 132. orr.

Alimaleko piperpotoari eragiten ziotelarik, oihuka hasi dira elizaren barruan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 171. orr.

-Ez dizue lotsarik ematen, piperpotoa jasotzeak? Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus