Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gabinete (ik kabinete) 1 iz gobernuburu eta gobernukideen multzoa.

Ariel Sharonen gabineteak plazaratu zuen agiriak zioenez. Berria - Mundua   2004-12-31

Espainiako Gobernuak premiazko bilera egin zuen eta hogeita lau orduz krisi gabinetea ezarri zuen. Herria  

Berlusconik bere gabineteko kideei esan zien Immunitate Legea Parlamentuan onar dezaten borrokan jarraituko duela. Berria - Mundua   2004-01-15

Dick Cheney presidente ordearen gabineteko Lewis Libbyri leporatu zion. Berria - Gaiak   2004-08-13

Pirinio Atlantikoetako Prefeturako gabinete zuzendariak. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

2 (orobat gabinet ) gela.

Bere gabineterat gonbidatu nindian, ustekabean, teleskopiotik so egiteko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 115. orr.

Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. jauregiaren goialdean zuen bere studio edo gabinet hari. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 125. orr.

Guztiok ezagutzen duzue haren koadro bat, nik neure gabinetean ipinia dudana. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 231. orr.

Txanpon horietako bat ikusia naiz Pembrockeko kondearen gabinetean.   - 356. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus