Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakabanatze iz bildua dagoena han-hemenka jartzea.

Kulturaren homogeneotasunaren eta botere politikoaren sakabanatze izugarriaren arteko kontrastea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 21. orr.

Horren ondorioa izan da ikasleak oso zama handia zuela bere gainean: askoz ere ordu gehiago eskolan, eta askoz ere ikasgai gehiago, horrek dakarren frustrazio eta sakabanatze ikaragarriarekin. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 98. orr.

Utzi behar al da sakabanatze hau bere itxurazko desordena horretan? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 66. orr.

Heriotzari materiaren nahas-mahas eta sakabanatze handiagoa baitarraio eta inor ez baita itzarturik jaikitzen, behin biziaren eten hotza gertatuz gero. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 217. orr.

Eskemok aukera ematen dute deskribatzeko, ez kontzeptuak eraikitzeko barruko legeak, [...] baizik eta euren sakabanatze anonimoa testuetan, liburuetan eta obretan zehar. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 70. orr.

Kontzeptuen sakabanatze-legea bilatzean ez du elaborazio-prozesu guztien kontu ematen. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus