Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menturatu, mentura(tu), menturatzen 1 da ad ausartu, arriskatu.

Ez naiz menturatu, libertatearen beldurrez naski. -Hihaurk kasu emak, eta ez hadila mentura ene kontra deusen egitera, zeren eta ez huke besteei kontatzeko denborarik ere iraunen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 17. orr.

Ez ninduan menturatzen aipatzera ere. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 149. orr.

Zonbait hitz menturatzen naiz aintzinatzera: [...]. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 11. orr.

Menturatu natzaio orduan eskatzera fotografiatzen ahal dudanez. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 141. orr.

-Karrikara ateratzera menturatu zara? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 283. orr.

ALNko arratoiak ez dituk beren zuloetatik ilkitzera menturatuko, erran dizuete irriz, partitzeko tenorean. Xabier Montoia   «Elektrika» - 17. orr.

Kogatrari kondatzen ahalko lioke, beharbada, nehoiz, nehori kontatzera menturatu ez zena? Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 34. orr.

Ez nintzen ni goxotasun estetiko horietan menturatzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 81. orr.

-Hemendik menturatzen denak bide neketsua du. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 230. orr.

Berrogei urteak bete arteraino, euskaraz idaztera ezin menturatuz egona zela, arrunt frantximentua zeukalakotz bere burua, oharkabean bere izate guzia euskalduna zuela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 7. orr.

"Dauden aseguru motak?", menturatu nintzen, ikusten bainuen bere paperen artean aseguru etxearen propaganda intsektuaren marrazkiarekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 59. orr.

Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 19. orr.

· 2 du ad

Beldur nintzen menturatu nuen oharra gaitzitu zitzaionez, baina irri egin zuen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin menturatuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus