Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipil 1 iz oraindik zabaldu ez den lorea.

Mertxikondoek, haizemaile baten modura irekita, paretetan barna luzatzen zituzten beren adar pipilez beteak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 76. orr.

Izozten direnean, istilek eskaini ohi duten zaporea zuten trufek, udaberria noiz itzuliko zain dauden pipil uzkurtuen gustua, lur hotzean atezuan lehertzear dauden ernamuinen gustua, eta etorkizuneko uzten indar lasaia. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 121. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Buruan, satinezko pipil-girlanda bat zeraman eta eskuan, berriz, zur urreztatutako flauta bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 458. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus