Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinapsi 1 iz bi neuronen elkartze gunea.

Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin, baizik eta, bat-batean gelditu, eta tarte bat uzten du (sinapsi delakoa), hazbete baten milioirenaren neurrikoa gutxi gorabehera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 225. orr.

Seinale elektrikoa sinapsia gainditzeko gai ez bada ere, eragile kimikoak nahikoa erraz gainditzen du, eta hala transmititzen da mezua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 225. orr.

Iradoki izan da sartzen diren seinaleek eraldatu egiten dituztela neurona auzoen arteko konexioak eratzen dituzten sinapsiak, hartara ondorengo bulkadei pasatzen uzteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 239. orr.

Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zelula hauen arteko komunikazioak oso konplexuak dira: aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak (aurreraxeago ikusiko ditugu horren ondorio batzuk). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus