Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mainati 1 izond lainezaz beterikoa. ik mainatsu.

Amatxo, amatxo... -errepikatu zuen, haur mainatiarena eginez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 123. orr.

Kasketaldi baten bitartez bere jostailua behingoan eskuratu nahi duen ume mainatia. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 296. orr.

Gaiztakeriatan harrapatutako haur bihurri eta mainatiak balira bezala. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 10. orr.

Atso kexu eta mainati harengandik sekula esperoko ez genuen zakarkeriaz erantzun zigun. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 18. orr.

Katua miauka etorri zitzaidan, etxekolagun mainatiek konpainia hutsez bereganatu ohi dituzten eskubideen eske. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 159. orr.

2 (adizlagun gisa)

Kotxean sartu, ohizko muxua eman eta mutturrak okertuz demanda egiten dio Mikeli, mainati. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

-Mugiarazi hori -esan zion mainati aitari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus