Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinarazi, sinaraz, sinarazten du ad sinatzera behartu.

-Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 258. orr.

Ekintza terroristei uko egiteko' konpromisoa zehazten zuen papera sinarazi zieten atzo askatutakoei. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 163. orr.

Lauaxeta kanposantuan hil zuten, gure aitona ez, egun batean beren askapen-agiria sinarazi zieten berari eta beste nazionalista eta errepublikar batzuei, alkateari adibidez, kamioi batean sartu eta Azatzeta mendaterantz eraman zituzten egunsentia baino lehen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 112. orr.

Autokritika bat sinarazi? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 157. orr.

Gero, faxistak han sartu zirenean, gezur mordo hura sinarazi zioten. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus