Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merenge 1 iz arrautza zuringo irabiatuz eta azukrez egiten den gozokia.

Merengea egiteko erabili ziren arrautzak ere kutsatuta zeudela adierazi du Osakidetzak. Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 143. orr.

Limoizko merenge-pastela jan bitartean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 27. orr.

-Utziko al didazu merenge glacé bat hartzen, amatxo? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 124. orr.

2 jatorriz Karibekoa den dantza, oso bizia.

Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 81. orr.

A zer-nolako geldotzarrak!, goazen biok merenge dantzatzera. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 149. orr.

Geroxeago, Imuntzo eta Beloki Gipuzkoar trikitrilariek zenbait fandango eta merenge eskainiko dituzte, inork ez baitu lekuaren gainean geldirik egoiteko ideiarik ere izanen. Herria   2003-05-22

· 3 izond Real Madrid futbol taldeari dagokiona.

Gaur egun, batez ere ikus-entzuneko komunikabideak aditu eta Eibarreko jokalariak armeroak dira, Real Madrilekoak merengeak edo zuriak, Athleticekoak lehoiak, Atletico Madrilekoak koltxoneroak, Osasunakoak gorritxoak eta horrela etengabe. Berria - Kirola   2004-01-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus